Beste hiru kasu erregistratu dituzte Lea-Artibain
Azken orduetan Ispasterren, Lekeition eta Ondarroan kasu bana erregistratu dute. Lekeitioko intzidentzia tasa igo egin da, eta gune berdean egotetik gune horian egotera pasatu da. Lurraldeei dagokienez, Arabako tasa igo egin da, eta Bizkaikoa eta Gipuzkoakoa jaitsi.
Azken orduetan erregistratutako kasu bakarra dela eta, Lekeitio gune horian sartu da; 55,35ko tasa zeukan atzo [ekainak 1], eta gaur [ekainak 2] 69,19ko tasa dauka. Ispasterko tasa ere igo egin da, eta nahiz eta Ondarroan kasu bat erregistratu duten, intzidentzia tasa bere horretan mantendu da.
Lurraldeak. Azken egunetan joera aldaketa atzeman bada ere, gaur [ekainak 2] Bizkaiko eta Gipuzkoako tasak jaitsi egin dira, eta Arabakoa igo: Arabak 143,24ko tasa dauka (+4 puntu), Bizkaiak 223,14koa (-3 puntu) eta Gipuzkoak 211,95koa (-1 puntu). Astelehenean [maiatzak 31] Iñigo Urkulluk esan zuen “zuhurtziaz” jokatu behar dela.
Joan den aste osoan [maiatzaren 24tik 30era] 16 kasu erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste baino bat gutxiago: 9 kasu Ondarroan erregistratu zituzten, bina Berriatuan eta Lekeition eta bana Ispasterren, Markina-Xemeinen eta Mutrikun.
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 238,66
- Etxebarria: 268,46
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 268,82 (134 puntu igo da)
- Lekeitio: 69,19 (14 puntu igo da)
- Markina-Xemein: 59,70
- Mendexa: 0
- Munitibar: 0
- Mutriku: 37,64
- Ondarroa: 221,78
- Ziortza-Bolibar: 0
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik: