'Natura bizia' dokumentala proiektatuko du Ondarroako Zeta Zine Klubak
Proiekzioa domekan [ekainak 6] izango da, 19:00etan, Ondarroako Beikozinin. Sarrerak 3 euro balio ditu. Zeta Zine Klubak proiekzio hau eskaini eta gero urrira arte etenaldia egingo dutela.
Ekainaren 5a Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela eta, Ondarroako Zeta Zine Klubak Euskal Herriko natura ezagutzera ematea helburu duen Natura bizia dokumentala (81 minutu) proiektatuko du domekan [ekainak 6], 19:00etan, Ondarroako Beikozinin. “Ekintza horrekin, naturaren babesean eragile aktiboak eratzeko ekintzan gure aletxoa jarri nahi izan dugu”, esan dute. Sarrerak 3 euro balio ditu.
Garapen iraunkorra eta ingurumena zaintzeko eragile aktiboak sustatzeko helburuagaz, Nazio Batuen Erakundeak 1973an izendatu zuen ekainaren 5a Ingurumenaren Nazioarteko Egun modura. Egun horretan, urtero ingurumenagaz erlazionatutako gai bat aukeratzen da eta aurtengo gaia Berrirudikatu, berreskuratu, berriztatu da.
Funtsean, dokumentala proiektatuta Zeta Zine Klubak ere Euskal Herriko natura ezagutara eman nahi du. “Klima hondamendiari aurrea hartzeko, ingurumenari lagundu ahal diogu eta naturarekin bakea egin. Horretarako, baina, natura ezagutu egin behar dugu. Ezin da zaindu ezagutzen ez duguna!”.
Zeta Zine Klubeko kideek esan dute domekako [ekainak 6] proiekzioa eta gero udako etenaldia egingo dutela eta urrian berriro ere “indarberrituta” itzuliko direla.