Azken egunetan bi kasu erregistratu dituzte Lea-Artibain
Barikutik domekara [ekainaren 4tik 6ra] bitartean bakarrik Ispasterren eta Lekeition erregistratu dituzte kasuak; herri bakoitzean bana erregistratu dute. Lea Ibarreko herri guztiek 0 tasa daukate. Lurraldeetan, Arabako tasa puntu bat igo da, eta Bizkaiko eta Gipuzkoakoa jaitsi egin dira.
Barikutik domekara [ekainaren 4tik 6ra] bitartean inoizkorik kasu gutxien erregistratu dituzte Lea-Artibain: Ispasterren eta Lekeition erregistratu dituzte kasuak, bana herri bakoitzean. Dena dela, Lekeitioko intzidentzia tasa bere horretan mantendu da, eta Ispasterkoa igo egin da. Gainerako herrietako tasak mantendu edo jaitsi egin dira.
Aipatzekoa da gaur gaurkoz 0 tasa daukaten herriak zazpi direla: Amoroto, Aulesti, Etxebarria, Gizaburuaga, Mendexa, Munitibar eta Ziortza-Bolibar. Hau da, Lea Ibarra osoak 0 tasa dauka.
Lurraldeak. Arabak 155,05eko tasa dauka (+1 puntu), Bizkaiak 198,77koa (-12 puntu) eta Gipuzkoak 202,23koa (-7 puntu).
Joan den aste osoan [maiatzaren 31tik ekainaren 6ra] 11 kasu erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste baino bost gutxiago: 4 kasu Lekeition erregistratu zituzten, 3 Markina-Xemeinen, eta bina Ondarroan eta Ispasterren. Gainerako herri guztietan ez zuten kaso bakar bat bera ere erregistratu.
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 159,11 (79 puntu jaitsi da)
- Etxebarria: 0 (barikuan 268,46ko tasa zeukan)
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 403,23 (135 puntu igo da)
- Lekeitio: 83,02
- Markina-Xemein: 79,60
- Mendexa: 0
- Munitibar: 0
- Mutriku: 18,82 (19 puntu jaitsi da)
- Ondarroa: 128,40 (47 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 0
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik: