Ingurumen ikuspegia kontutan edukita, HAPOn txertatzeko hainbat proposamen egin dituzte. Besteak beste, Aieri ingurua "behingoz" berreskuratzea eta hondakin uren sarera konektatzea falta diren tarteak lehentasunezko gai modura hartzea eskatu dute.
Lekittoko Mugimendu Feministiak Andretxearen proiektua aurkeztu dio udalari. Emakumeen beharrei erantzun eta horiek lantzeko gune sozial eta komunitario baten premia dagoela diote.
Lea-Artibai eta Mutrikuko herritarrak bildu ditu jaialdiak Etxebarrian. Antolatzaileek balorazio oso ona egin dute. Emaitza "espero baino askoz hobea" izan dela adierazi dute.
Talde ondarrutarrak jaitsiera kanporaketen azken aurreko jardunaldian bana berdindu du Santurtziren kontra, eta Lagun Onaken kontra lehiatuko du azken jardunaldia. Bestalde, Aurrera Kirol Elkarteak Kepa Arrizabalaga, Asier Etxaburu eta Unai Marino futbol jokalariak omendu ditu Zaldupen.
Oriok nahikoa eroso menderatu zuen txanda eta Hondarribia ere gogor aritu zen. Ondarroa eta Isuntza zazpigarren eta hamaikagarren geratu ziren, hurrenez hurren.
Oporretara joateagatik txertoa hartzeari uko egiten diotenek "itxaron" egin beharko dute dosi hori hartzeko.
Turismo bulegoan erosi ahalko dira bonuak, eta ekainaren 30era arte erabili ahalko dira kanpainara atxikitzen diren dendetan. Izena emateko aukera zabalik daukate kanpainara atxikitu nahi duten saltokiek.
Lea-Artibai eta Mutrikuko mendi taldeek hiru eguneko irteera egingo dute uztailean. Pandemia hasi zenetik lehendabiziko irteera bateratua egingo dute mendi taldeek.
Gaztedi A izan da onena 640 kiloko kategorian. Asteburuan hasiko dute 600 kiloko lehia, Erandioko Goierri auzoan.
Barikutik domekara [ekainaren 4tik 6ra] bitartean bakarrik Ispasterren eta Lekeition erregistratu dituzte kasuak; herri bakoitzean bana erregistratu dute. Lea Ibarreko herri guztiek 0 tasa daukate. Lurraldeetan, Arabako tasa puntu bat igo da, eta Bizkaiko eta Gipuzkoakoa jaitsi egin dira.
Goi mailan lortutako kirol lorpenengatik egin diete aitortza. Udalak eskerrak emateko egurrezko potin txiki bat oparitu die.