Udako oporrak "antolatu" eta txertoa "lehenesteko" eskatu du Osasun Sailak
Oporretara joateagatik txertoa hartzeari uko egiten diotenek "itxaron" egin beharko dute dosi hori hartzeko.
Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak esan duenez, udako oporretara joateagatik COVID-19aren aurkako txertoa hartzeari uko egiten diotenek “itxaron” egin beharko dute dosi hori hartzeko. Hori horrela, herritarrei udako oporraldiak “ondo antolatzeko” eta txertoa “lehenesteko” eskatu zien. “Guk erraztasunak emango ditugu, baina txertoari lehentasuna emango diogu beti”.
Azpimarratu duenez, irizpidea adina da. «”Hitzorduari uko egin eta oporretatik bueltatzean txertatu nahi duen horrek itxaron beharko luke baldin eta txertaketa beste adin tartean balego. Ondoren, txertoak egon ahala izango luke beste aukera bat”.
Osasun sailburuak, bestalde, ia erabat baztertu du txertoa beste erkidego batean jasotzeko aukera: “Guk ez dugu aukera horren berri, eta logistikoki zaila litzateke”.