Beste bi kasu erregistratu dituzte Lea-Artibain
Etxebarrian eta Ondarroan erregistratu dituzte kasuak, bana bakoitzean. Horren ondorioz, Etxebarriko tasa igo egin da, eta 0 tasa zeukaten herrien zerrendatik atera da; zazpi herri daude zerrenda horretan. Lurraldeei dagokienez, hiru lurraldeetako tasek behera egiten jarraitzen dute.
Azken orduetan Ondarroan (1) eta Etxebarrian (1) erregistratu dituzte kasu positiboak. Eta nahiz eta Ondarroako tasa ez den igo, Etxebarrikoa igo egin da eta, ondorioz, 0 tasa edukitzetik 134,23ko tasa edukitzera pasatu da. Horren kontra, Berriatuko tasa jaitsi egin da, eta gaur [ekainak 11] 0 tasa dauka.
Lea-Artibai eta Mutriku mailan zazpi dira 0 tasa daukaten herriak: Amoroto, Aulesti, Berriatua, Gizaburuaga, Mendexa, Munitibar eta Ziortza-Bolibar.
Lurraldeak. Arabak 149,30eko tasa dauka (puntu 1 jaitsi da), Bizkaiak 178,41ekoa (4 puntu jaitsi da) eta Gipuzkoak 174,47koa (11 puntu jaitsi da).
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 0 (atzo 79,55eko tasa zeukan)
- Etxebarria: 134,23 (atzo 0 tasa zeukan)
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 403,23
- Lekeitio: 96,86
- Markina-Xemein: 99,50
- Mendexa: 0
- Munitibar: 0
- Mutriku: 18,82
- Ondarroa: 105,05
- Ziortza-Bolibar: 0
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik: