Lekeitio gune berdean sartu da
Azken orduetan ez dute positiborik erregistratu Lea-Artibai eta Mutrikun. Lekeitioko, Ondarroako eta Markina-Xemeingo intzidentzia tasak jaitsi egin dira, eta gainerako herrietakoak mantendu. Lurraldeei dagokienez, hiru probintzietako tasak jaitsi egin dira, batez ere Gipuzkoakoa.
Azken orduetan ez dute COVID-19arekin kutsatutako kasurik erregistratu Lea-Artibai eta Mutrikun. Hala, Lekeitioko, Markina-Xemeingo eta Ondarroako tasak jaitsi egin dira, eta gainerako herrietakoak mantendu egin dira. Aipatzekoa da Lekeitioren egoera. Izan ere, tasa jaitsi eta gero, Lekeitio gune berdean sartu da; atzo [ekainak 14] 69,19ko tasa zeukan, eta gaur [ekainak 15] 55,35koa.
Lea-Artibai eta Mutriku mailan zazpi dira 0 tasa daukaten herriak: Amoroto, Aulesti, Berriatua, Gizaburuaga, Mendexa, Munitibar eta Ziortza-Bolibar.
Joan den aste osoan [ekainaren 7tik 13ra] 13 positibo kasu erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun: 6 kasu Ondarroan erregistratu zituzten, 3 Markina-Xemeinen, 2 Mutrikun eta bana Etxebarrian eta Lekeition. Hain zuzen, joan den astean duela bi aste baino bi kasu gehiago erregistratu zituzten, eta duela hiru baino hiru gutxiago.
Lurraldeak. Arabak 135,97ko tasa dauka (4 puntu jaitsi da), Bizkaiak 152,04koa (7 puntu jaitsi da) eta Gipuzkoak 137,13koa (14 puntu jaitsi da). Gaur gaurkoz, hiru lurraldeak gune horian daude.
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 0
- Etxebarria: 134,23
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 268,82
- Lekeitio: 55,35 (14 puntu jaitsi da)
- Markina-Xemein: 79,60 (40 puntu jaitsi da)
- Mendexa: 0
- Munitibar: 0
- Mutriku: 37,64
- Ondarroa: 81,71 (12 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 0
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik: