Autodefentsa feminista ikastaroa egingo dute uztailean Ondarroan
Ikastaroa uztailaren 6an eta 7an egingo dute, 10:00etatik 14:00etara, Etxelilan. Parte hartu nahi dutenek aurretiaz izena eman behar dute; 5 euro balio ditu.
Autodefentsa feminista ikastaroa emakumeen ahalduntzea bultzatzeko egiten dela diote. “Ikastaroan eraso ezberdinei aurre egin eta gure baitan seguru eta babestuak sentitzeko estrategiak landuko dira. Parte hartzaileekĀ indarkeria matxista bere osotasunean ulertu eta eraso ezberdinak identifikatu ahalko dituzte”. Bi saio egingo dituzte: uztailaren 6an eta 7an, 10:00etatik 14:00etara.
Saioa Etxelilak eta Ondarroako Udaleko Berdintasun sailak antolatu dute elkarlanean, eta 5 euro balio ditu; Emagin elkartekoek gidatuko dute saioa. Ikastaroan izena emateko matrikula fitxa bete eta ordainketa egin behar da. Zehaztu dute goizetan Udal Diru Bilketa bulegoan (Kantoipe 3) egin daitekeela, eta arratsaldeetan Etxelilan (Artibai 3, goiko solairua).
Informazio gehiago nahi dutenek Etxelilara deitu (664 54 73 67/94-613 40 08) edo posta elektronikoa idatzi dezakete: etxelila@ondarroa.eus.