‘Nire zigilua. Nerabe baten aurkako botere estrukturala’ ikasketa amaierako tesia aurkeztu berri du ondarrutarrak Dantzertiko epaimahaiaren eta publiko oso murriztu baten aurrean.
Iparraldeko Haizeak ekimenaren baitan, Kalakan taldearen kontzertua antolatu du Aittitta Txiki elkarteak ekainaren 25erako. Lekeitioko Ikusgarri zinema aretoan izango den kontzerturako sarrera gutxi geratzen direla jakitera eman dute.
2021. urteko hondartza denboraldia irailaren 15era arte luzatuko da. Gipuzkoako gainerako hondartzetan modura, Mutrikuko hiru hondartzetan (portuko hondartza, Saturraran eta Ondarbeltz) ere edukiera kontrolatuko dute.
Ikastaroa uztailaren 6an eta 7an egingo dute, 10:00etatik 14:00etara, Etxelilan. Parte hartu nahi dutenek aurretiaz izena eman behar dute; 5 euro balio ditu.
Atzo [ekainak 15] erregistratutako kasu bakar hori Markina-Xemeinen erregistratu zuten. Ondorioz, Markina-Xemeingo tasa igo egin da. Gainerako herrietan ez dute kasurik erregistratu, eta jaitsi egin dira Ispasterko, Lekeitioko eta Ondarroako intzidentzia tasak.
Kalatxorien populazioa kontrolatzeko kanpaina dauka martxan Lekeitioko Udalak, eta neurriak hartzen ari dira.
Pandemia egoeran horrelako ekimenak antolatzea ezinezkoa egiten zaie antolatzaileei.
Hirigintza sailetik adierazi dutenez, Kofradia Zaharreko kupularen teilatua, Artibai egoitzako sabai leihoak eta Arrigorri hondartzako ziburuak konponduko dituzte hurrengo asteetan. Berdura Plazan ere egin dituzte lanak.