Kalatxorien habiak kentzen ari dira Lekeitioko teilatuetatik
Kalatxorien populazioa kontrolatzeko kanpaina dauka martxan Lekeitioko Udalak, eta neurriak hartzen ari dira.
Kalatxorien habiak kentzen ari dira egunotan Lekeitioko portu inguruko etxebizitzetako teilatuetatik. Izan ere, kalatxorien populazioa kontrolatzeko kanpaina dauka martxan Lekeitioko Udalak. Lan hau egiteko herritarren kolaborazioa eskatu dute. Horrela, etxebizitzetako teilatuetan kalatxoriak edo horien habiak daudela jakinez gero, udaletxean hauen berri emateko eskaera luzatu diete herritarrei.
Jakitera eman dutenez, udalarekin harremanetan jartzeko 94-603 41 00 zenbakira deitu behar da, edo udala@lekeitio.eus helbide elektronikora idatzi.