Azken orduetan positibo bat erregistratu dute Lea-Artibain
Atzo [ekainak 15] erregistratutako kasu bakar hori Markina-Xemeinen erregistratu zuten. Ondorioz, Markina-Xemeingo tasa igo egin da. Gainerako herrietan ez dute kasurik erregistratu, eta jaitsi egin dira Ispasterko, Lekeitioko eta Ondarroako intzidentzia tasak.
Lea-Artibai eta Mutriku mailan atzo [ekainak 15] COVID-19arekin kutsatutako kasu bat erregistratu zuten, eta kasu hori Markina-Xemeinen erregistratu zuten. Ondorioz, Markina-Xemeingo intzidentzia tasa 20 puntu igo da. Horren kontran, Ispasterko, Lekeitioko eta Ondarroako intzidentzia tasak jaitsi egin dira, eta gainerako herrietakoak mantendu.
HITZAren eremuan zazpi dira 0 tasa daukaten herriak: Amoroto, Aulesti, Berriatua, Gizaburuaga, Mendexa, Munitibar eta Ziortza-Bolibar.
Joan den aste osoan [ekainaren 7tik 13ra] 13 positibo kasu erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun: 6 kasu Ondarroan erregistratu zituzten, 3 Markina-Xemeinen, 2 Mutrikun eta bana Etxebarrian eta Lekeition. Hain zuzen, joan den astean duela bi aste baino bi kasu gehiago erregistratu zituzten, eta duela hiru baino hiru gutxiago.
Lurraldeak. Arabak 128,40ko tasa dauka (7 puntu jaitsi da), Bizkaiak 144,29koa (8 puntu jaitsi da) eta Gipuzkoak 126,72koa (11 puntu jaitsi da). Gaur gaurkoz, hiru lurraldeak gune horian daude.
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 0
- Etxebarria: 134,23
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 134,41 (134 puntu jaitsi da)
- Lekeitio: 41,51 (14 puntu jaitsi da)
- Markina-Xemein: 99,50 (20 puntu igo da)
- Mendexa: 0
- Munitibar: 0
- Mutriku: 37,64
- Ondarroa: 70,04 (11 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 0
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik: