Pandemia egoeran horrelako ekimenak antolatzea ezinezkoa egiten zaie antolatzaileei.
COVID-19ak sortutako egoerak zailtasunak eragiten dizkie antolatzaile batzuei ekintza eta jarduera asko aurrera eramateko, Lekeitioko Itxas Soinua Nazioarteko Musikaldia esate baterako. Jaialdiko antolatzaileek aurten ere emanaldia bertan behera uztea erabaki dute. Euskal Herriko eta nazio arteko artista, orkestra eta orfeoiak parte hartzen dute Lekeitioko Jasokundeko Andre Mariaren Basilikan egiten den Itxas Soinuan, eta egoera honetan ezinezkoa egiten da horrelakorik ospatzea.
Lekeitioko Udalak jakitera eman duenez, berdina gertatu da erresidentzian urtero egiten diren auzolandegiekin. “Nagusien ongizatean laguntzeko helburua duten auzolandegi hauetan, 18 eta 25 urte bitarteko gazteak goizero erresidentziara joaten dira nagusiei bizipoza ematera. Zoritxarrez aurten bertan behera uztea erabaki dute Uribarren Abaroa fundaziotik”.