Mutriku gune berdetik gune horira pasatu da
Azken orduetan COVID-19arekin kutsatutako bi kasu erregistratu dituzte Mutrikun; intzidentzia tasa 38 puntu igo da. Gainerako herrietan ez dute kasurik erregistratu. Markina-Xemeingo eta Lekeitioko intzidentzia tasak jaitsi egin dira. Lurraldeek beheranzko joerari eusten jarraitzen diote.
Azken orduetan Mutrikun erregistratu dituzte positiboak (2). Horren ondorioz, Mutrikuko intzidentzia tasa 38 puntu igo da, eta atzo [ekainak 16] gune berdean bazegoen ere (37,64ko tasa zeukan), gaur [ekainak 17] gune horian sartu da (75,27ko tasa dauka). Gainerako herrietan ez dute kasurik erregistratu. Markina-Xemeingo eta Lekeitioko intzidentzia tasak jaitsi egin dira, eta beste herrietakoak mantendu.
HITZAren eremuan zazpi dira 0 tasa daukaten herriak: Amoroto, Aulesti, Berriatua, Gizaburuaga, Mendexa, Munitibar eta Ziortza-Bolibar.
Joan den aste osoan [ekainaren 7tik 13ra] 13 positibo kasu erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun: 6 kasu Ondarroan erregistratu zituzten, 3 Markina-Xemeinen, 2 Mutrikun eta bana Etxebarrian eta Lekeition. Hain zuzen, joan den astean duela bi aste baino bi kasu gehiago erregistratu zituzten, eta duela hiru baino hiru gutxiago.
Lurraldeak. Arabak 124,47ko tasa dauka (4 puntu jaitsi da), Bizkaiak 140,55ekoa (4 puntu jaitsi da) eta Gipuzkoak 118,26koa (8 puntu jaitsi da). Gaur gaurkoz, hiru lurraldeak gune horian daude.
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 0
- Etxebarria: 134,23
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 134,41
- Lekeitio: 27,67 (14 puntu jaitsi da)
- Markina-Xemein: 79,60 (20 puntu jaitsi da)
- Mendexa: 0
- Munitibar: 0
- Mutriku: 75,27 (38 puntu igo da)
- Ondarroa: 70,04
- Ziortza-Bolibar: 0
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik: