2021/6/17

Mutrikuko TAO sistema berria barikuan, ekainak 18, sartuko da indarrean

Aparkaleku mugatuen sistema irailaren 15era arte egongo da indarrean. Lau gune gaitu dituzte, tarifa eta erregulazio desberdinekin; gune horiez gain egoiliarrentzako espazioak gorde dituzte.

Idazle hasiberria

Nora Garmendia Vidal: "Bilduma honetan nire alde asko ezagutuko ditu irakurleak"

Ondarrutarra duela sei urte hasi zen olerkiak idazten eta orain amodiozko lehen olerki bilduma kaleratu du: 'Imbecilidad transitoria. Poemario: poetas del confinamiento 20’.

Ondarroa 12 Milia elkarte

Leo Belaustegi: "Urte gutxi barru artisau arrantza desagertuko da Euskal Herrian"

Itsasoa zaindu, artisau arrantza eta arrantza industriala bereiztu eta itsas eremu batzuk babesteko helburuagaz sortu zen duela urte batzuk Ondarroa 12 Milia elkartea, eta orain, urrats bat gehiago eman nahi dute bide horretan, Bizilurrekin elkarlanean abiarazi duten Itsasoiko proiektuarekin.

Danok Bateko puntistak, Gipuzkoa Herriarteko Txapelketaren irabazle. Argazkia: Danok Bat

Mutrikuko Danok Bat, Gipuzkoako Herriartekoaren zazpigarren txapelaren bila

Gipuzkoako Herriarteko Zesta-Punta Txapelketaren finala domekan [ekainak 20] jokatuko dute; Zumaiaren aurka neurtu beharko dituzte indarrak.

Kartilagoko medikuntza birsortzailea aztertu dute Leartikerrek antolatutako jardunaldietan

Juan Antonio Marchal Granadako Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko katedradunak eta PAIDI CTS-963: Bereizketa, Berrezarpena eta Minbizia ikerketa-taldeko buruak parte hartu du jardunaldian. Belarria birsortzeko aplikazioak ere interesa eragin du.

Emeki Koralak kontzertua emango du Markina-Xemeingo Mertzedeko elizan

Ordu erdi inguruko kontzertua prestatu dute ekainaren 27rako. Edukiera mugatua izango denez, kontzertura joan nahi dutenek gonbidapenak hartu beharko dituzte datorren astean Markina-Xemeingo udaletxeko kutxazainean.

Aratz Mugertzak Binakako Euskal Pentatloi Txapelketaren finala lehiatuko du

Mugertza-Errazkin, Peñagarikano-Etxeberria, Unanue-Larrañaga eta Otaegi-Txapartegi dira finaleko bikoteak. Mutrikuarrak dio entrenamenduetan lan ona eginda eta sentsazio onekin dagoela.

Mutriku gune berdetik gune horira pasatu da

Azken orduetan COVID-19arekin kutsatutako bi kasu erregistratu dituzte Mutrikun; intzidentzia tasa 38 puntu igo da. Gainerako herrietan ez dute kasurik erregistratu. Markina-Xemeingo eta Lekeitioko intzidentzia tasak jaitsi egin dira. Lurraldeek beheranzko joerari eusten jarraitzen diote.

Ondarroa eta Isuntza

ETE eta KAE ligak Gipuzkoan hasiko dituzte

Hiru ligetan Pasai San Pedron lehiatuko dituzte denboraldi honetako lehen estropadak zapatu arratsaldean [ekainak 19].

Jon Zabala eta Alain Gandiaga, Gaizka Garitanoren lantaldean

Zabala atezainen entrenatzailea izango da, eta Gandiaga, berriz, prestatzaile fisikoa. Eibarrek astelehenean aurkeztu zuen Garitano, eta entrenatzaile bizkaitarrak esan zuen "ahalik eta talde lehiakorrena" osatuko dutela.

Gehiago