Ekintzaz bete datoz Ziortza-Bolibarko San Joan jaiak
Eguaztenena [ekainak 23] hasi eta domekara [ekainak 27] bitartean, adin guztiei zuzendutako ekintzak egongo dira Ziortza-Bolibarren. Tartean desafio bat ere egongo da.
Ekainaren 23an hasi eta ekainaren 27ra bitartean, askotariko ekintzak egongo dira Ziortza-Bolibarren. Gainera, adin guztietako herritarrei zuzendutako ekintzak izango dira. Ekintzak Jai Batzordeak, Markola, Arabanltz eta Jubilatuen elkarteek eta udalak antolatu dituzte.
- Ekainak 23:
- 22:00etan: Txistulariak, plazan. Sorginen kalejira hilerri ondoko landaraino.
- 22:30ean: San Joan sua eta ondoren Sorgin Dantza.+
- Ekainak 24:
- 12:30ean: Meza
- 13:00etan: Sobren erakusketa, plazan. Antolatzailea: Aranbaltz kultur elkartea.
- 20:00etan: Erradikalak ginen bertso eta antzerki ikuskizuna. Aktoreak: Ane Labaka eta Beatriz Egizabal.
- Ekainak 25:
- 12:30ean: Meza.
- 13:00etan: Umeentzako kirol jolasak, plazan.
- 18:00etan: Etxean goxo txotxongilo antzerkia.
- Ekainak 26:
- 19:00etan: Tio Teronen Semeak dantza taldearen ikuskizuna.
- Ekainak 27:
- 13:00etan: Sabin Zenarruzabeitia Iputeiren desafioa, aringa-arina. Bolibarko plazan hasi eta Gontzugarairaino. Kiniela egongo da. Zenbat denboran bukatuko du? Kinielan parte hartzeko 2 euro ordaindu beharko dira. Batzen denaren %50 emango diote asmatzen duenari, eta gainerako eskubide sozialen aldeko elkarte bati emango zaio.