Lekeitioko Batzokiaren mendeurrena ospatuko dute
Berbaldia egongo da eguenean [ekainak 24] Batzokian, eta ekitaldi politikoa zapatuan [ekainak 26].
Lekeitioko Batzokiak 100 urte beteko ditu eguenean [ekainak 24], eta mendeurrena ospatzeko hainbat ekintza antolatu ditu Lekeitioko EAJk. Horrela, urteurrenaren egunean bertan Josu Erkoreka Gervasio Lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuaren berbaldia egongo da 19:00etan Batzokian. Horrez gain, ekitaldi politikoa ere izango dute zapatuan [ekainak 26] 13:00etan. besteak beste Itxaso Atutxa Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidentea gonbidatu dute ekitaldira.
Hirugarrena. Entzuixu! Lekeitioko EAJren ekaineko aldizkarian jaso dute Lekeitioko Batzokiaren mendeurrenaren historia, argazki zaharrekin lagunduta. Bertan azaltzen dutenez, 1905eko ekainaren 24an Euzko Batzokija izendatu zuten lehenengo batzokia zabaldu zuten Lekeition, gaur eguneko Sabino Arana kaleko 1. zenbakian. Batzoki hori, gero, Eskolapera lekualdatu zuten 1917 urtean, eta, azkenik, 1921 urteko ekainaren 24an inauguratu zuten gaur eguneko eraikina.