Positibo bat erregistratu dute Mutrikun
Atzo [uztailak 1] Mutrikuko intzidentzia tasa 0 bazen ere, gaur [uztailak 2] igo egin da. Gainerako herrietako tasak bere horretan mantendu dira. Hiru lurraldeetako intzidentzia tasek gora egiten jarraitzen dute, batez ere Gipuzkoakoak.
Atzo [uztailak 1] COVID-19arekin kutsatutako kasu bakarra erregistratu zuten Lea-Artibai eta Mutrikun; Mutrikun erregistratu zuten kasu positiboa. Ondorioz, atzo [uztailak 1] beherantz egin zuen Mutrikuko tasa igo egin da berriz; 0 tasa edukitzetik 18,82 tasa edukitzera pasatu da. Beraz, HITZAren eremuan Lekeitio da 5.000 biztanle baino gehiago dituzten herrien artean 0 tasa izaten jarraitzen duen herri bakarra. Gainerako herrietako tasak bere horretan mantendu dira.
Lurraldeetako tasek gora egiten jarraitzen dute apurka-apurka, batez ere Gipuzkoakoak. Arabak 107,20ko tasa dauka (ia 8 puntu igo da), Bizkaiak 127,76koa (6 puntu igo da) eta Gipuzkoak 142,96koa (18 puntu igo da).
Joan den aste osoan [ekainaren 21tik 27ra] 4 kasu zenbatu zituzten Lea-Artibain: 3 kasu Ondarroan erregistratu zituzten eta 1 Markina-Xemeinen. Mutrikun ez zuten kasurik erregistratu joan den aste osoan. Aste honetan berriz, [ekainaren 28tik uztailaren 1era arte] 2 kasu egon dira Lea-Artibai eta Mutrikun: 1 Etxebarrian eta 1 Mutrikun.
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 0
- Etxebarria: 134,23
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 0
- Lekeitio: 0
- Markina-Xemein: 39,80
- Mendexa: 0
- Munitibar: 0
- Mutriku: 18,82 (0 tasa zeukan atzo eta 37,64koa herenegun)
- Ondarroa: 46,69
- Ziortza-Bolibar: 0