Amaiera ikusgarria izan da, portugaldarrak 4 segundoko abantaila atera dio atzetik zekarren taldeari.
'Hondartza denontzat' ekimenak Lekeitioko Isuntzan eta Ondarroako Arrigorrin emango die laguntza mendekotasuna duten pertsonei abuztuaren 31ra arte. Zerbitzua pandemiaren prebentzio eta kontrolerako araudi orokor eta espezifikoetara egokitu dute.
Urteroko Batzar Nagusi Ibiltaria Mutrikun egin dute gaur [uztailak 2], 23 urte eta gero. Gipuzkoako herriekin harremanak estutzea da ekimenaren helburua. Bilkuran eztabaitadatu dituzten gaien artean 2022eko osoko bilkura ibiltaria Tolosan egingo dela iragarri dute.
Ibai Arantzamendi Euskadiko kruzero pisuko boxeo txapelduna ez da Espainiako txapelketara joan. Lesio batetik errekuperatzen ari da boxeolari markina-xemeindarra. Ekainean geratu zen Euskadiko Txapeldun.
Atzo [uztailak 1] Mutrikuko intzidentzia tasa 0 bazen ere, gaur [uztailak 2] igo egin da. Gainerako herrietako tasak bere horretan mantendu dira. Hiru lurraldeetako intzidentzia tasek gora egiten jarraitzen dute, batez ere Gipuzkoakoak.