Saia Goait taldeak 'XX Urte Auskan' abestia eta bideoklipa estreinatu ditu
Saia Goait talde mutrikuarrak XX Urte Auskan izeneko abestia eta bideoklipa argitaratu ditu gaur [uztailak 2]. Gaurtik aurrera, beraz, abestia plataforma digital guztietan egongo da entzungai. Abestia Mutrikuko Gaztetxearen 20.urteurrenaren abestia dela eta elkarlanean egin dutela azaldu dute. Bideoklipa Begipuntuanek eta Akerbeltzek burutu dute. “Abestia Mutrikuko AME estudioetan grabatu dugu, Axular Arizmendiren gidaritzapean”.