Abian da Mutrikuko Bada Posible jaialdiko sarreren salmenta
Uztailaren 19an Olatz Salvadorren emanaldiarekin hasiko da Bada Posible jaialdia. Herritar bakoitzak gehienez bi sarrera erosi ditzake.
Hasi dira Mutrikuko Udalak antolatutako Bada Posible kultur jaialdiaren baitan egingo diren emaldietarako sarrerak saltzen. Guztira 11 ikuskizun antolatu dituzte, eta hilaren 23ra bitartean, egunez egun emanaldi ezberdinetarako sarrerak ipiniko dituzte salgai.
Baldintzak. Emanaldi bakoitzean 200 pertsonentzako lekua egongo da. Eta sarrera erdiak Internetez eta beste erdiak turismo bulegoan salduko dituzte. Turismo bulegoan, baina, bakarrik mutrikuarrek erosi ahalko dituzte, eta Internet bidez edozein herritako herritarrek, baita mutrikuarrek ere.
Herritar bakoitzak gehienez bi sarrera erosi ahalko dituela zehaztu dute. «Erosketa egiterakoan bi eserleku baino gehiago aukeratuz gero sistemak errorea emango du eta ondorioz sarrerak galtzeko aukera handia edukiko duzue, beraz ez aukeratu bi eserleku baino gehiago. Horrez gain, bi eserlekuak bata bestearen alboan aukeratu. Bananduta dauden bi eserleku aukeratuz gero sarrerak galduko dira».