Konplizitaterik ez da falta umetatik gelakide eta lagun diren Larreategi eta Nollaren artean. Liburu bat kaleratu dute orain, lankidetzan ('Gurasoak tokatzen zaizkit'). Esperientzia aberasgarria izan da bientzat.
Eskaintza xume baina zabala ematea dute helburu, jende desberdinaren interesak beteko dituena. Horma irudi baten margoketagaz hasiko dira ekimenak bihar [uztailak 14].
Absolutu mailan fin aritu da ondarrutarra. Erreleboetan 4×50 metro estilo lasterketan urrezko domina lortu du eta 50 metro bizkar lasterketan, berriz, brontzezkoa.
560 kiloko finala jokatuko dute zapatuan [uztailak 17]. Kategoria horretako aurreko bi jardunaldietan bosgarren sailkatu da talde mutrikuarra.
Uztailaren 19an Olatz Salvadorren emanaldiarekin hasiko da Bada Posible jaialdia. Herritar bakoitzak gehienez bi sarrera erosi ditzake.
Atzo [uztailak 12] ondoko herrietan erregistratu zituzten kasuak: 4 Etxebarrian, 3 Lekeition, 3 Ondarroan eta 2 Markina-Xemeinen. Mutrikun atzo ez zuten kasurik erregistratu. Ondarroa eta Markina-Xemein gune horian sartu dira. Lurraldeetako tasek gora egiten jarraitzen dute.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren eguneraketa baten arabera, ostalariek zerbitzuaren data eta ordua idatzi beharko dituzte, agerraldiren bat gertatuz gero jarraipena errazteko.
Parte hartu nahi dutenek uztailaren 16ra arte edukiko dute izena emateko aukera. Zerbitzua martxan jarri ahal izateko, gutxienez 20 erabiltzailek eman beharko dute izena.