Azken orduetan 12 kasu erregistratu dituzte Lea-Artibain
Atzo [uztailak 12] ondoko herrietan erregistratu zituzten kasuak: 4 Etxebarrian, 3 Lekeition, 3 Ondarroan eta 2 Markina-Xemeinen. Mutrikun atzo ez zuten kasurik erregistratu. Ondarroa eta Markina-Xemein gune horian sartu dira. Lurraldeetako tasek gora egiten jarraitzen dute.
Atzo [uztailak 12] Lea-Artibain erregistratu zituzten COVID-19arekin kutsatutako kasuak, eta nahiz eta azken egunetan Mutrikun hainbat kasu erregistratu, atzokoan ez zuten positibo bat bera ere atzeman. Atzo [uztailak 12] 12 kasu erregistratu zituzten Lea-Artibain: 4 kasu Etxebarrian erregistratu zituzten, hiruna Lekeition eta Ondarroan eta 2 Markina-Xemeinen. Ondorioz, lau herri horietako intzidentzia tasak igo egin dira.
Aipatzekoa da intzidentzia tasak igo eta gero, Ondarroa eta Markina-Xemein gune berdean egotetik gune horian egotera pasatu direla; Ondarroa 35,02ko tasa edukitzetik 70,04koa edukitzera pasa da, eta Markina-Xemein 59,70koa edukitzetik 99,50koa edukitzera.
Lurraldeak. Arabak 256,81eko tasa dauka (21 puntu igo da), Bizkaiak 295,81ekoa (28 puntu igo da) eta Gipuzkoak 426,26koa (26 puntu igo da).
Joan den aste osoan [uztailaren 5etik 11ra] 45 kasu zenbatu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste baino 15 kasu gehiago: 34 Mutrikun erregistratu zituzten, 3 Ondarroan, 3 Markina-Xemeinen, 3 Lekeition, 1 Berriatuan eta 1 Etxebarrian.
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0
- Berriatua: 79,55
- Etxebarria: 805,37 (403 puntu igo da)
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 0
- Lekeitio: 166,04 (42 puntu igo da)
- Markina-Xemein: 99,50 (40 puntu igo da)
- Mendexa: 0
- Munitibar: 0
- Mutriku: 658,64
- Ondarroa: 70,04 (35 puntu igo da)
- Ziortza-Bolibar: 227,79
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik: