Hondartzako autobus zerbitzua antolatuko dute Etxebarritik Karraspiora
Parte hartu nahi dutenek uztailaren 16ra arte edukiko dute izena emateko aukera. Zerbitzua martxan jarri ahal izateko, gutxienez 20 erabiltzailek eman beharko dute izena.
Aurten ere hondartzara joateko autobus zerbitzu berezia antolatuko du Etxebarriko Udalak. Autobusak Mendexako Karraspio hondartzaraino eramango ditu herritarrak. Guztira hamar bidai izango dira, eta zerbitzu horren onuradun izan nahi dutenek izena eman beharko dute Etxebarriko udaletxean uztailaren 16ra arte.
Udalak jakitera eman duenez, zerbitzuaren kostu erreala 100 eurokoa da, baina erabiltzaile bakoitzak 50 euro ordaindu beharko ditu, eta beste zenbateko guztia, hau da, 50 euro, udalak ordainduko ditu. Horrez gain, eguraldi txarra dela eta, autobusik ez balego, udalak egin gabeko bidaien araberako kopurua itzuliko die erabiltzaileei.
Argitu dutenez, zerbitzua martxan jarri ahal izateko, gutxienez 20 erabiltzailek eman beharko dute izena.