Bizkaiko ingude jasotze eta binakako harrizulatzaile txapelketak jokatuko dituzte Ispasterren
Domeka eguerdian [uztailak 25] lehiatuko dituzte bi txapelketak.
Bizkaiko ingude jasotze eta binakako harrizulatzaile txapelketak hartuko ditu Ispasterrek, domekan [uztailak 25].
13:00etan hasiko dute Bizkaiko Ingude Jasotze Txapelketa. Emakumezkoetan, Karmele Gisasola Zelai III, Valentina Rangel, Lucia Orbe, Nerea Egurrola, Iraide Gezuraga, Aiora Otazua eta Amaia Mendinueta lehiatuko dira.
Gizonezkoetan, berriz, bederatzi partaide egongo dira: Ousmane Drame, Ioritz Pereira, Unai Ardeo, Igotz Ardeo, Jon Ander Malaina, Beñat Obieta, Oier Ibergallartu, Beñat Ibañez eta Aritz Palacios. Gazteen mailan, Ibai Sanzen eta Ugaitz Perezen artean erabakiko da txapelduna.
13:30ak aldera hasiko dute Bizkaiko Binakako Harrizulatzaile Txapelketa. Lau klubetako sei bikotek parte hartuko dute. Aldai Alde taldetik Joseba Argueso eta Jonatan Sarbia batetik, eta Iker Reyero eta Oskar Laso bestetik ariko dira. Burdin Gazteak-etik ere bi bikotek lehiatuko dute txapelketa: Maria Quintela-Igor Benito eta Eduardo Hidalgo-Istebe Mirena. Gallartako klubaren ordezkariak Gotzon Abasolo eta Gonzalo Rufrancos izango dira, eta Kabiezes-etik Iker Gil eta Aitor Ruizek parte hartuko dute.