Gaur [uztailak 20] arratsaldean egin diote ebakuntza Donostian. Profesional mailan eduki duen lehen lesio handia da zapatuan [uztailak 17] Mutrikun egin zuena.
Juan Sebastian Elkano getariarra kapitain zela egindako lehen mundu biraren V. mendeurrena eta haren testuingurua gogoratzeko konpromisoa hartu dute. Nikolas Artieta lekeitiarraren parte hartzea ekarri dute gogora.
Zanjadoras y desmontes SA enpresak egingo ditu eraisketa lanak. Bederatzi astetan burutuko dituzte lanak, segurtasun neurri bereziak hartuta.
Bizkaiko Batzar Nagusiek ez dute onartu EH Bilduk egindako ez-arauzko proposamena; besteak beste, Gernika-Ispaster lineako autobusen maiztasuna handitzea eta ordutegia 22:00ak arte luzatzea eskatu zuen koalizio abertzaleak
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari idatzitako gutun batean egin dio eskaria. Joan-etorriak, taldeen gehieneko kopuruak eta gaueko jende pilaketak murrizteko neurriak ere eskatu dizkio.
Atzo [uztailak 19] beste 27 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun: 8 kasu Ondarroan erregistratu zituzten, beste 8 Lekeition, 5 Markina-Xemeinen, 2 Aulestin, 2 Mutrikun eta bana Amoroton eta Ispasterren. Markina-Xemein gune laranjan sartu da gaur [uztailak 20].
Zapatuan [uztailak 24], 09:30ean, futbol zelaian bertan batzeko deia egin diete herritarrei eta zaleei. Bertaratzen direnei hamaiketakoa ere emango diete.
Lanak bi bat aste atzeratu dira. Abuztuaren 5erako dena prest edukitzea espero du lanetaz arduratzen ari den enpresak.
Domeka eguerdian [uztailak 25] lehiatuko dituzte bi txapelketak.