Ondarroa eta Lekeitio gune gorrian sartu dira
Atzo [uztailak 19] beste 27 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun: 8 kasu Ondarroan erregistratu zituzten, beste 8 Lekeition, 5 Markina-Xemeinen, 2 Aulestin, 2 Mutrikun eta bana Amoroton eta Ispasterren. Markina-Xemein gune laranjan sartu da gaur [uztailak 20].
Gero eta positibo gehiago erregistratzen ari dira Lea-Artibai eta Mutrikun. Hala, atzo [uztailak 19] 27 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun: Ondarroa (8), Lekeitio (8), Markina-Xemein (5), Mutriku (2), Aulesti (2), Ispaster (1) eta Amoroto (1). Ondorioz, Ondarroa eta Lekeitio gune gorrian sartu dira gaur [uztailak 20]; Ondarroako tasa 93 puntu igo da 24 ordutan, eta Lekeitiokoa 110 puntu. Bi herriek 400dik gorako tasa daukate gaur [uztailak 20]. Markina-Xemein gune laranjan sartu da gaur [uztailak 20], intzidentzia tasa 300dik gorakoa delako.
Gaur gaurkoz, 0 tasa daukaten HITZAren eremuko herriak bi dira bakarrik: Munitibar eta Gizaburuaga.
Lurraldeak. Arabak 453,65ko tasa dauka (25 puntu igo da), Bizkaiak 527,39koa (44 puntu igo da) eta Gipuzkoak 674,85koa (30 puntu igo da).
Joan den aste osoan 111 kasu erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi astekoaren (45) bikoitza baino gehiago eta duela hiru aste (10) baino 11 aldiz gehiago. Ondoko herrietan erregistratu zituzten kasuak: Mutriku (41), Ondarroa (24), Lekeitio (20), Markina-Xemein (9), Etxebarria (6), Aulesti (4), Mendexa (4), Amoroto (2) eta Ziortza-Bolibar (1)
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 722,89 (241 puntu igo da)
- Aulesti: 898,20 (300 puntu igo da)
- Berriatua: 79,55
- Etxebarria: 939,60
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 134,41 (atzo 0 tasa zeukan)
- Lekeitio: 428,95 (110 puntu igo da)
- Markina-Xemein: 338,31 (100 puntu igo da)
- Mendexa: 847,46
- Munitibar: 0
- Mutriku: 1.430,18 (19 puntu igo da)
- Ondarroa: 408,54 (93 puntu igo da)
- Ziortza-Bolibar: 227,79 (228 puntu jaitsi da)
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik: