Markina-Xemein gune gorrian sartu da 20 positibo erregistratu eta gero
Atzo [uztailak 20] 52 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun: 20 Markina-Xemeinen, 13 Ondarroan, 7 Lekeition, 4 Aulestin, 4 Etxebarrian, 2 Mutrikun eta 2 Ziortza-Bolibarren. Markina-Xemeingo Udalak jakinarazi du gaur [uztailak 21] 50 positibo erregistratu dituztela; Osakidetzak biharko [uztailak 22] txostenean jasoko ditu horiek.
Egunez egun gero eta positibo gehiago ari dira erregistratzen Lea-Artibai eta Mutrikun. Atzo [uztailak 20] 52 kasu erregistratu zituzten: 20 Markina-Xemeinen, 13 Ondarroan, 7 Lekeition, 4 Aulestin, 4 Etxebarrian, 2 Mutrikun eta 2 Ziortza-Bolibarren. Kasu gehien Markina-Xemeinen erregistratu dituztela eta, herri horren tasa 398 puntu igo da eta 400dik gora kokatu denez, herria gune gorrian sartu da; atzo [uztailak 20] 338,31ko tasa zeukan, eta gaur 736,32koa. Beraz, HITZAren eremuan dauden eta 5.000 biztanle baino gehiago dituzten lau herriak (Lekeitio, Markina-Xemein, Mutriku eta Ondarroa) gune gorrian daude.
Bestalde, Markina-Xemeingo Udalak esan du gaur [uztailak 21] 62 proba egin dituztela, eta horietatik 50 positibo atzeman dituztela; Osakidetzak biharko [uztailak 22] txostenean jasoko ditu 50 positibo horiek. Egoera hain da okerra ze, Markina-Xemeinengo Olgetan udalekuak eten egin dituztela.
Gaur gaurkoz, 0 tasa daukaten HITZAren eremuko herriak bi dira bakarrik: Munitibar eta Gizaburuaga.
Lurraldeak. Arabak 490,90eko tasa dauka (37 puntu igo da), Bizkaiak 580,57koa (53 puntu igo da) eta Gipuzkoak 705,94koa (31 puntu igo da).
Joan den aste osoan 111 kasu erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi astekoaren (45) bikoitza baino gehiago eta duela hiru aste (10) baino 11 aldiz gehiago. Ondoko herrietan erregistratu zituzten kasuak: Mutriku (41), Ondarroa (24), Lekeitio (20), Markina-Xemein (9), Etxebarria (6), Aulesti (4), Mendexa (4), Amoroto (2) eta Ziortza-Bolibar (1)
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 722,89
- Aulesti: 1.497,01 (599 puntu igo da)
- Berriatua: 79,55
- Etxebarria: 1.476,51 (537 puntu igo da)
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 134,41
- Lekeitio: 498,13 (70 puntu igo da)
- Markina-Xemein: 736,32 (398 puntu igo da)
- Mendexa: 847,46
- Munitibar: 0
- Mutriku: 1.430,18
- Ondarroa: 548,62 (140 puntu igo da)
- Ziortza-Bolibar: 683,37 (456 puntu igo da)
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik: