Ekintza batzuk bertan behera utzi edo atzeratzen hasi dira
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoak okerrera egiten jarraitzen duela eta, Lea-Artibai mailan egitekoak ziren edo egiten ari ziren zenbait ekintza bertan behera utzi edo atzeratu egin dituzte. Hala, Markina-Xemeingo Olgetan udalekuak bertan behera uztea erabaki dute, eta hasiera batean Ondarroan egitekoak ziren Udaleku Ibiltariak ere bertan behera uzteko erabakia hartu bazuten ere, azkenean, egun gutxiagotan egitea erabaki dute.
Bestalde, McOnak talde lekeitiarrak barikuan [uztailak 23] Lekeition eskaini behar zuen kontzertua ere bertan behera geratu da. Eta Etxebarrian astelehenean [uztailak 26] egitekoak ziren kadeteen mailako txirrindulari lasterketa irailera atzeratzea erabaki dute.