Lekeitioko plaza hartu du elkartasunak
Euskal preso, errefuxiatu eta iheslariak gogoan eduki zituzten zapatuan [abuztuak 28] Lekeition. Egun erdiko egitaraua eduki dute aurten.
Egoerak eskatzen duen egoerara egokituta, Elkartasun Eguna ospatu dute Lekeition zapatuan [abuztuak 28]. Terraza erraldoi bihurtu zuten Independentzia plaza, eta lagun talde handia elkartu zen bertan Euskal preso, errefuxiatu eta iheslarien aldeko elkartasuna adierazteko.
Uztailaren 31rako zegoen aurreikusita ekitaldia, baina egoerak hala eskatuta, ia hilabete atzeratu behar izan dute ekitaldia. Aurten egun erdiko egitaraua izan du egunak –12:00etatik 16:00ak ingurura– musika, bertso eta giro ederragaz. Aissa Intxausti bertsolari lekeitiarrak gidatuta aritu ziren bertsotan Janire Arrizabalaga eta Koldo Gezuraga bertsolariak, eta kopla eta jolasa uztartu zituzten. Atun erreak, tortilla dastaketak eta gazta baten pisua asmatzeko jolasak borobildu zuen egitaraua.