Eskalatzaile bat erreskatatu dute Ispasterren
Suhiltzaileek esan dutenez, 29 urteko gizonezkoak hanka bat apurtuta zeukan eta Galdakao-Usansoloko ospitalera eraman dute.
Ertzaintzak HITZAri esan dionez, 29 urteko gizonezkoa Otoio mendian eskalatzen ari zen beste lagun talde bategaz. “Ezusteko bat eduki du eta min hartu du”, esan dute ertzainek. Gertaera 12:00ak aldera izan dela esan dute.
Beragaz eskalatzen ari ziren beste kideek larrialdi zerbitzuetara deitu dute. Zauritua zegoen lekura ailegatzeko zailtasunak zirela eta, larrialdi zerbitzuetako hainbat talde eta helikoptero bat mobilizatu direla esan dute. “Azkenean suhiltzaileek lortu dute gizonezkoa zegoen lekura ailegatzea”. Zauritua beste gune batera eraman dute, eta handik Galdakao-Usansoloko ospitalera eraman dute.
Suhiltzaileek esan dutenez, 29 urteko gizonezkoak hanka bat apurtuta zeukan.