Abuztua aprobetxatu dute eraberritze lanak egiteko. Zorua berritu eta ziburu berriak jarri dituzte.
Markina-Xemeingo eta Berriatuko zesta eskoletako Araia Lejardi markina-xemeindarra eta Ihart Arakistain sopeloztarra txapeldunorde geratu dira.
Herriko denda, taberna, jatetxe eta txoko gastronomikoei erantzukizunez jokatzeko deia egin die udalak, egungo segurtasun neurri guztiak zorroztasunez betetzeko eskatuz.
Udalak bere gain hartuko du eraisketak suposatuko duen kostua; 153.891,43 euro denetara. Apurka-apurka botako dute eraikina eta azaroaren hasierarako lanak amaituta edukitzea aurreikusten dute.
Irailaren 1etik 9ra bitartean (bi datak barne) egin daitezke eskaerak, udaletxera joanda, telefonoz deituta edo posta elektronikoa bidalita.
Suhiltzaileek esan dutenez, 29 urteko gizonezkoak hanka bat apurtuta zeukan eta Galdakao-Usansoloko ospitalera eraman dute.
Bonuak turismo bulegoan egongo dira eskuragarri eguaztenetik [irailak 1] irailaren 30era bitartean. 0-18 urte bitarteko ikasleek eskatu ahal izango dituzte.
Guztira zazpi bikotek parte hartu zuten Lekeition jokatu den bigarren lehiaketan. Dantzariek maila ederra erakutsi zuten.
Atzo [abuztuak 30] 5 positibo erregistratu zituzten: 3 Lekeition eta bana Amoroton eta Mutrikun. Ispasterko, Markina-Xemeingo eta Ondarroako intzidentzia tasak jaitsi egin dira, eta Lekeitiokoa eta Mutrikuko igo. Gipuzkoa gune laranjan egotegik gune horian egotera pasatu da.