Maren Galvez eta Gorka Granadok irabazi dute Lekeitioko Dantza Solteko Txapelketa
Guztira zazpi bikotek parte hartu zuten Lekeition jokatu den bigarren lehiaketan. Dantzariek maila ederra erakutsi zuten.
Barikuan [abuztuak 27] jokatu zen txapelketa Abaroa jauregiko parkean, eta Lezo eta Sopelako bikotearentzat izan ziren txapelak. Lezoko Iker Belintxon eta Oiartzungo Katerin Artola sailkatu ziren bigarren tokian, eta Azpeitiko Itziar Bastida eta Anaitz Lizartzarentzat izan zen hirugarren postua.
Guztira zazpi bikotek parte hartu zuten lehiaketan, eta fandango eta arin-arina dantzatu behar izan zituzten. Dantzariek maila ederra erakutsi zuten, ikuskizun paregabea eskainiz. Horrela geratu zen sailkapen osoa:
-
Maren Galvez – Gorka Granado (Lezo-Sopela): 74 puntu
-
Katerin Artola – Iker Belintxon (Oiartzun-Lezo): 70 puntu
-
Itziar Bastida – Anaitz Lizartza (Azpeitia): 69 puntu
-
Saioa Galarraga – Julen Murgiondo (Bergara): 68 puntu
-
Olatz Azkue – Mattin Etxebeste (Lezo-Oiartzun): 64 puntu
-
Elaia Elorza – German Aranburu (Azpeitia): 63 puntu
-
Nora Aizpuru – Iker Zabala (Azpeitia): 57 puntu