Beste 4 positibo erregistratu dituzte Lea-Artibain
Atzo [irailak 2] ondoko herrietan erregistratu zituzten kasuak: 2 Lekeition eta bana Markina-Xemeinen eta Munitibarren. Ondorioz, Munitibarko intzidentzia tasa igo egin da; gainerako herrietan berdin mantendu edo jaitsi egin da. Hiru lurraldeek gune horian egoten jarraitzen dute.
Azken egunetako joerarekin jarraituz, intzidentzia mailak behera egiten jarraitzen du Lea-Artibai eta Mutrikun. Hala, atzo [irailak 2] 4 positibo erregistratu zituzten: 2 Lekeition eta bana Markina-Xemeinen eta Munitibarren. Hain zuzen, azken herri horretako intzidentzia tasa da azken orduetan igo den bakarra. Gainerako herrietako intzidentzia tasak berdin mantendu edo jaitsi egin dira.
Lurraldeak. Arabak 266,80ko tasa dauka (atzo baino 22 puntu gutxiago), Bizkaiak 287,20koa (-11 puntu) eta Gipuzkoak 275,10ekoa (-8 puntu).
Herriz herriko intzidentzia tasak (abuztuak 27):
- Amoroto: 481,93
- Aulesti: 449,10
- Berriatua: 397,77
- Etxebarria: 0
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 940,86
- Lekeitio: 1.065,45 (28 puntu jaitsi da)
- Markina-Xemein: 79,60 (20 puntu jaitsi da)
- Mendexa: 1.271,19
- Munitibar: 436,68 (218 puntu igo da)
- Mutriku: 545,73 (19 puntu jaitsi da)
- Ondarroa: 256,80 (24 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 0
Joan den aste osoan [abuztuaren 23tik 29ra] 96 positibo kasu erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste baino 15 kasu gehiago. Kasu gehien Lekeition erregistratu zituzten (54), eta atzetik datoz Ondarroa (16) eta Mutriku (12). Gainerako herrietan 5 kasu baino gutxiago erregistratu zituzten. Aldiz, Etxebarrian, Gizaburuagan eta Ziortza-Bolibarren ez zuten kasurik erregistratu; Gizaburuagak eta Ziortza-Bolibarrek 0 tasa daukate.
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik: