Aste honetan ipini dute martxan zerbitzua. Eskaera egiteko udaletxera joan behar dute herritarrek, eta bertan jasoko dute txartela.
Atzo [irailak 2] ondoko herrietan erregistratu zituzten kasuak: 2 Lekeition eta bana Markina-Xemeinen eta Munitibarren. Ondorioz, Munitibarko intzidentzia tasa igo egin da; gainerako herrietan berdin mantendu edo jaitsi egin da. Hiru lurraldeek gune horian egoten jarraitzen dute.
Sarrerak irailaren 6tik aurrera egongo dira salgai, turismo bulegoan eta Mutrikuko Udalaren webgunean, 5 eurotan.
Mankomunitateko lehendakariak esan du datu positiboak saltokietan eta ostalaritzan egindako kanpainei, herritarrak kontzientziatzeko eguneroko lanari eta herritar guztien inplikazioari zor zaizkiela.
Euskara Plus ikastaroa zaintzan, zerbitzuen arloan eta arrantza sektorean lan egiten dutenei edo lana aurkitu nahi dutenei zuzenduta dago. Irailaren 6tik 20ra izena eman daiteke, tokian tokiko udaletxeko harreran.