Aurreratu dute 30-40 ordu inguruko ikastaroa izango dela, eta izena ematen duten ikasleekin adostuko dituztela ikastaro bakoitzaren egunak eta orduak.
Ikastaroaren berri emateko, hiru herrietan eskuorriak banatuko dituzte, euskaraz eta gaztelaniaz, eta ekimena iragartzeko bideoa ere zabalduko dute sare sozialen bidez eta baita ere telefono bidezko mezularitza aplikazioetan, euskaraz, gaztelaniaz eta serer hizkuntzetan.