Abian da Markina-Xemeingo bigarren 'Elorrio' Memoriala
Barikuan [irailak 10] jokatuko dira lehen partidak Uni pilotalekuan. Markina-Xemeingo pilotariez gain, Berriatuko, Mutrikuko, Gernika-Lumoko, Zumaiako, Tolosako eta Gasteizko klubetako pilotariek parte hartuko dute.
Bariku honetan [irailak 10] hasiko da Markina-Xemeinen Victor Bereikua Elorrio puntista ezagunaren omenezko bigarren zesta-punta txapelketa. 2019an jokatu zen lehenengoa, eta COVID-19a dela-eta iaz ezin izan zen jokatu. Egoerak onera egin duela eta, aurten bigarren txapelketa antolatu dute.
Gazte, nagusi eta elite mailetan jokatuko da txapelketa, eta finalak Gabonak inguruan edo Errege Egunaren bueltan izango direla azaldu dute antolatzaileek. Kategoria bakoitza bi multzotan banatu dute, eta bakoitzean lau bikote ariko dira jokoan. Lehenengo ligaxka bat jokatuko dute, denek denen kontra, multzo bakoitzeko pilotarien artean, eta ondoren, talde bakoitzetik lehen gelditzen dena, beste taldearen bigarrenagaz neurtuko da. 30 tantora izango dira partidak.
Txapelketa, barikuetan jokatuko da, eta 18:00etan hasiko dira norgehiagokak. Txapelketa honetan Markina-Xemeingo pilotariez gain, Berriatuko, Mutrikuko, Gernika-Lumoko, Zumaiako, Tolosako eta Gasteizko klubetako pilotariek parte hartuko dute. Ondorengoak izango dira txapelketan parte hartuko duten bikoteak:
GAZTEAK
A TALDEA
- Arratibel-Argoitia
- J. Teresa-San Jose
- Arrasate-Julen C
- Mugerza-Ureta
B TALDEA
- Egaña-Odriozola
- Arandia-Iriondo
- Ekaitz-Ander
- Javier-Lourido
NAGUSIAK
A TALDEA
- Zelaia-Unda
- Eñaut-Txomin
- Unax-Iparragirre
- Zuhaitz-Paul
B TALDEA
- Arakis-Atain II
- Gonzalo-Danel
- Lertxundi-Oier
- Aitzol-Amets
ELITE
A TALDEA
- Arbe-Lekue
- Cosme-Mandiola
- Goenaga-Aimar
- Alex-Zabala
B TALDEA
- Aaron-Ibarluzea
- Leke-Del Rio
- Antxon-Uranga
- Eduardo-Manci
Bariku honetan Uni frontoian jokatuko diren Elorrio Memorialeko partidak hauek izango dira:
- Gazteak: Arratibel-Argoitia/Arrasate-Cabanillas
- Elite: Aaron-Ibarluzea/Antxon-Uranga
- Nagusiak: Zelaia-Unda/Eñaut-Txomin