Ondarrutarrak 'Zenbait meloi, hainbat mazedonia' saioa gidatzen du eguaztenero Iruñe Astiz eduki sortzaileagaz batera. Twitch plataforman eskaintzen dute gazte millenialei zuzenduriko zuzenekoa.
Loreek eta landareek poza ematen diote etxe bati, baina mundu guztiak ez du lore eta landare ederrak mantentzea lortzen. Loreen maitale, Esther Olabarriak urteak daramatza haiekin lanean, eta landareak dituzten behar guztiak ezagutzen ditu.
Domekan [irailak 12] egingo da Markina-Xemeinen, arte garaikideko diziplina ezberdinak uztartuko dituen ekimena. Guztira lau ekintza egongo dira, tartean etxebarritarraren erakusketa. Parte hartzeko mezu bat bidali behar da Harriaken helbide elektronikora.
Landare espezie inbaditzaile horrek inguruko biodibertsitatean "kalte larriak" eragin ditzakeela azpimarratu dute. Erakundeei hartu beharreko neurriak hartzeko eskatu diete.
Datorren astean, irailaren 16tik 19ra lehiatuko dute lur gaineko Munduko Sokatira Txapelketa, Getxon. Hamasei selekzio nazional eta 580 kirolari bilduko dira.
Antolakuntzak eskatzen duen gutxieneko baldintza bete ostean, lana hautagaitzarako aurkeztea erabaki dute Lersundiren gurasoek eta Izar Filmseko kideek. "Itxaropentsu eta pozik" daudela jakitera eman dute.
Barikuan [irailak 10] jokatuko dira lehen partidak Uni pilotalekuan. Markina-Xemeingo pilotariez gain, Berriatuko, Mutrikuko, Gernika-Lumoko, Zumaiako, Tolosako eta Gasteizko klubetako pilotariek parte hartuko dute.
Zapatuan hasi [irailak 11] eta datorren asteko domekara [irailak 19] aintzinako musikaz gozatzeko aukera egongo da Ziortzako Monasterioan. Lehen mundubiran parte hartu zutenak omenduko dituzte zapatuko emanaldian.
Atzo [irailak 8] 7 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun: 4 Mutrikun, 2 Markina-Xemeinen eta 1 Lekeition. Markina-Xemeingo intzidentzia tasa ere igo egin da, baina herriak gune horian egoten jarraitzen du. Lekeitioko tasak, aldiz, behera egiten jarraitzen du.