Intzidentzia tasak gora eginda, Mutriku gune laranjan sartu da
Atzo [irailak 8] 7 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun: 4 Mutrikun, 2 Markina-Xemeinen eta 1 Lekeition. Markina-Xemeingo intzidentzia tasa ere igo egin da, baina herriak gune horian egoten jarraitzen du. Lekeitioko tasak, aldiz, behera egiten jarraitzen du.
Atzo [irailak 8] Mutriku gune horian sartu zen, 282,27 ko tasa zeukalako. Gaur [irailak 9], baina, positibo gehigo erregistratu dituztela eta, intzidentzia tasak 75 puntu egin du gora, eta 300 baino gehiagokoa denez, berriro ere gune laranjan sartu da; 357,55ko tasa dauka.
Atzo [irailak 8] 7 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun: 4 positibo Mutrikun erregistratu zituzten, eta horregatik igo da herri horretako intzidentzia tasa. Beste 2 positibo Markina-Xemeinen erregistratu zituzten eta 1 Lekeition. Ondorioz, Markina-Xemeingo intzidentzia tasa ere igo egin da, baina herriak gune horian egoten jarraitzen du. Lekeitioko tasak, aldiz, behera egiten jarraitzen du, nahiz eta herriak gune gorrian egoten jarraitzen duen.
Lurraldeak. Arabak 180,49ko tasa dauka (atzo baino 14 puntu gutxiago), Bizkaiak 208,70ekoa (-15 puntu) eta Gipuzkoak 210,84koa (-11 puntu).
Herriz herriko intzidentzia tasak (irailak 9):
- Amoroto: 1.445,78
- Aulesti: 1.047,90
- Berriatua: 238,66
- Etxebarria: 134,23
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 940,86
- Lekeitio: 608,83 (194 puntu jaitsi da)
- Markina-Xemein: 159,20 (20 puntu igo da)
- Mendexa: 0
- Munitibar: 436,68
- Mutriku: 357,55 (75 puntu igo da)
- Ondarroa: 175,09 (23 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 227,79
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoaren bilakaera, azarotik: