Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Martxan dago 14. Lea-Artibaiko Enpresa Proiektu Lehiaketa

Negozio ideia berritzaileak; merkataritza, ostalaritza, turismo eta zerbitzu enpresak eta proiektu kooperatibo onena sarituko dituzte. Proiektuak aurkezteko epea irailaren 28an amaituko da.

Eider Mugartegi
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/09/22

Azaro Fundazioa eta Leartibai Garapen Agentzia-Behargintza enplegu eta tokiko garapenerako zentroak aurten berriro jarri du martxan 14. Lea-Artibaiko Enpresa Proiektuen Lehiaketa. Pandemia dela eta iaz lehiaketa bertan behera geratu zenez, aurtengo lehiaketara 2019 eta 2020 urtean Lea-Artibain enpresa berri bat martxan jarrita edo 2021ean martxan jartzeko asmoa duten ekintzaile guztiak aurkeztu daitezke. Enpresa proiektu kooperatiboei dagokionez, Lea-Artibain kokaturikoez gain, Busturialdea, Durangaldea eta Debabarrenan kokatutakoak ere aurkeztu ahalko direla zehaztu dute antolatzaileek.

Proiektuak aurkezteko azken eguna irailaren 28a izango da. Sari banaketa, berriz, urriaren 2an egingo da Markina-Xemeinen ospatuko den Lea-Artibaiko Pertsona Ekintzailearen Egunaren baitan antolatuko diren ekimenekin batera.

Hiru sari banatuko dituzte: Negozio ideia berritzaileena, 2.000 euroko sariagaz; Merkataritza, ostalaritza, turismo eta zerbitzu enpresa ideiarik onena, 1.500 euroko sariagaz eta kooperatiba izaera juridikoa duten enpresak aurkeztutako proiektu onena, bere jarduera edozein izanik ere. Horrez gain, saria eskuratzen duten ekintzaileek Lea-Artibai Berrikuntza Gunean dagoen enpresa-haztegian kokatzeko erraztasunak izango dituztela azaldu dute antolatzaileek, eta erakunde antolatzaileek kudeatzen dituzten programa ezberdinetan parte hatzeko aukera ere edukiko dute. “Gainera, enpresa martxan jarri bitartean eta ondorengo urteetan aholkularitza eta laguntza jasoko dute”. 

Aurten, lehen aldiz, gainera, herritarrentzako saria ere egongo da. Bertoko produktuekin osatutako Hamen Bertokoa otzara bat jaso ahal izango dute, ekimen hau sare sozialen bidez komunikatzen eta zabaltzen parte hartzen dutenek: “bi erakunde antolatzaileek lehiaketari buruz argitaratzen dituzten argitalpenak komentatuz, edota Lea-Artibaiko Pertsona Ekintzailearen Egunerako programatutako ekimenen harira herritarrek bere sare sozialetara igo ahal izango dituen argitalpenetan Azaro eta Leartibai –bi erakundeak– aipatzen badituzte”.

Lehiaketan parte hartzeko interesa duten guztiek Azaro Fundazioa eta Leartibai Garapen Agentzia-Behargintzaren webguneetan dituzte eskura izen emate orria eta lehiaketaren oinarriak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.