Guztira 214 kultur proposamen antolatu dituzte. Ekintza guztiak urrian egingo dira. Aulestin, Lekeition, Markina-Xemeinen, Ondarroan eta Ziortza-Bolibarren ere egingo dira ekintzak.
'Mediku kontsulta herrian behar dugu' lelopean uztailaren 24rako deitu zuten eta bertan behera utzi behar izan zuten manifestazioa egingo dute zapatuan [irailak 25], Lekeition.
Negozio ideia berritzaileak; merkataritza, ostalaritza, turismo eta zerbitzu enpresak eta proiektu kooperatibo onena sarituko dituzte. Proiektuak aurkezteko epea irailaren 28an amaituko da.
VII. Hondartzen eta itsas hondoen nazioarteko garbiketa handia itsas zaintzaileen kanpainan parte hartuko dute Dzanga piragua taldeagaz eta Lekeitioko Udalagaz batera. Zapatuan [irailak 25] egingo dute garbiketa.
Jeltzaleek diote Txomin Agirre 28ko auzian EH Bilduk auzotar baten «interes partikularra lehenetsi» duela «ondarrutarren interes orokorraren aurretik». Diotenez, udalak orain milioi bat euro inguruko gastuari aurre egin beharko dio.
Atzo [irailak 21] 7 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun: 3 Ondarroan, 2 Mutrikun eta bana Aulestin eta Lekeition. Mutrikuko intzidentzia tasa igo egin da, eta gutxi falta zaio berriro ere gune gorrian sartzeko. Lurraldeetako tasek behera egiten jarraitzen dute.
Zerbitzua urriaren 5era arte egongo da erabilgarri. Aldundiak eskaintzen duen zerbitzua modu iraunkorrean emateko eskatu du Eguzkik.