Ondarroako intzidentzia tasa, Bizkaiko eta Gipuzkoako altuena
Aste hasieran Ondarroako intzidentzia tasak hiru lurraldeetako altuena zen, baina azken egunetan Aguraingo (Araba) tasa igo egin da, eta gaur gaurkoz Ondarroakoa gainditzen du. Atzo [urriak 6] positibo bat erregistratu zuten Lea-Artibain, eta kasu hori Lekeition atzeman zuten.
Egunez egun positiboak banan bana ari dira erregistratzen. Eta horrek adierazten du intzidentzia mailak behera egiten jarraitzen duela. Atzo [urriak 6] Lekeition erregistratu zuten kasu bat, eta ondorioz herriko intzidentzia tasa 0,14 puntu igo da. Dena dela, Lekeitiok gune horian egoten jarraitzen du. Ondarroak, aldiz, gune laranjan egoten jarraitzen du, eta gaur gaurkoz Bizkaian eta Gipuzkoan intzidentzia tasarik altuena daukan herria da; 303,49ko tasa dauka.
Aste hasieran hiru lurraldeetako intzidentzia tasarik altuena zeukan Ondarroak, baina azken egunetan Agurainen (Araba) positiboak erregistratu dituzte, eta hango tasa igo egin da. Gaur [urriak 6] 317,58ko tasa dauka Agurainek.
Lurraldeak. Arabako intzidentzia tasa 53,91koa da (atzo baino 2 puntu gutxiago), Bizkaikoa 51,70ekoa (-3 puntu) eta Gipuzkoakoa 69,40ekoa (puntu 1 igo da). Araba eta Bizkaia gune berdean daude, eta Gipuzkoa horian.
Herriz herriko intzidentzia tasak (urriak 7):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 299,40
- Berriatua: 79,55
- Etxebarria: 134,23
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 0
- Lekeitio: 96,26 (0,6 puntu igo da)
- Markina-Xemein: 0
- Mendexa: 0
- Munitibar: 0
- Mutriku: 112,91
- Ondarroa: 303,49 (12 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 0
Joan den aste osoan [irailaren 27tik urriaren 3ra] 22 positibo erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste baino kasu 1 gutxiago. Joan den asteko kasu gehienak Ondarroan erregistratu zituzten (13), eta atzetik datoz Mutriku (5), Lekeitio (1), Etxebarria (1), Berriatua (1) eta Aulesti (2). Gainerako herrietan ez zuten positiborik erregistratu.
Lea-Artibai eta Mutrikuko bilakaera, 2020ko azarotik: