Autobusak antolatu dituzte Donostiako manifestazio orokorrera joateko
Manifestazioa urriaren 23an da, 17:00etan, Donostiako Antiguako tuneletik abiatuta. Hemen autobusetan izena emateko informazioa, herrika.
Sarek deituta, manifestazio orokorra urriaren 23an egingo da Donostian, Ibilian-Ibilian etxerako bidean lelopean. Sarek dio espetxe politika “norabide egokian” urratsak ematen hasita dagoela, eta bide horretan, euskal presoen etxeratze prozesuari bultzada ematea da herri dinamikaren helburua. Lea-Artibaitik eta Mutrikutik autobusak antolatu dituzte, eta aurretiaz izena eman behar da (ikus zerrenda behean).
Mobilizazioa “garrantzitsua” dela diote. “Behin eta berriz esaten gabiltza klabea den une baten aurrean gaudela. Hamarkada luzeetako immobilismoaren ondoren, espetxe politika norabide egokian urratsak ematen hasi da, euskal presoen etxeratze prozesurako bidea zabalduz. Urriaren 23ko manifestazioarekin lehen urratsak ematen ari den prozesua bultzatu nahi dugu”.
AUTOBUSAK:
- Markina-Xemein: Ixaie edo Loirats dendetan izena eman behar da. Autobusa 15:30ean aterako da, autobus geltokitik.
- Ziortza-Bolibar: Autobusean izena emateko ondoko telefono zenbakira deitu behar da: 608 41 47 48. Autobusa 15:15ean aterako da.
- Mutriku: Zubixan izena eman behar da. Autobusa 16:00etan aterako da Txanbolingo biribilgunetik.
- Lekeitio: Guzurmendin izena eman behar da. Autobusa 15:00etan aterako da, Mandaskatik.
- Ondarroa: Anaitasuna edo Kulixka tabernetan izena eman behar da. Autobusa 15:00etan aterako da Zaldupe futbol zelaiaren paretik.
OHARRA: zerrendan agertzen ez den beste herriren batean autobusa antolatu bada, jakinarazi ondoko helbidera mezu bat bidalita: lea-artibai@hitza.eus.