XIII. Lekitto Bixirik herri krosa, azaroaren 1ean
Lehen Hezkuntzako 6. mailara artekoek doan parte hartu ahalko dute, eta egunean bertan izena eman beharko dute. Nagusientzako izen-ematea zabalik dago.
Pandemia dela eta, iaz ezin izan zen urteroko lasterketa egin. Dena dela, Amandarri Triatloi Taldekoek esan dute aurten bai egingo dela, eta urtero legez azaroaren 1ean egingo dela. “Azaroaren 1ean gure herriko kaleetan zehar hainbat korrikalari ikusteko aukera edukiko dugu. Ez galdu aukera eta zu ere animatu zaitez parte hartzera!”.
Lasterketa herrikoian ume, gazte eta nagusiek parte hartu dezakete; ume eta gazteek lasterketa egingo den egunean bertan izena eman beharko dute, proba hasi baino 15 minutu lehenago, eta horientzako izen-ematea doan izango da. Nagusiek 10 euro ordaindu beharko dituzte, eta izena emateko aukera zabalik dago, Internetez.
Adinaren arabera, irteera orduak eta korrikan egin beharreko distantziak ere ezberdinak izango dira:
- 11:00etan: Haur Hezkuntza (200 metro)
- 11:15ean: LH1etik 3ra (500 metro)
- 11:30ean: LH4tik 6ra (1000 metro)
- 12:00etan: Nagusiak (5.500 metro)
2019an egindako XII. Lekitto Bixirik herri kroseko irudiak: