Gazte guztiengana heltzea zaila dela-eta doako telefono zenbaki bat jarri dute gazteek bertara deitu eta euren egoera azaltzeko.
Lekeitioko Udala 18 eta 34 urte bitarteko gazteentzako emantzipazio plana lantzen ari da eta, horretarako, gazteen informazioa behar dute. Emantzipatzeko aukerak eta zailtasunak ezagutu, zeinegaz bizi diren jakin, Lekeition bizitzen jarraitzea nahiko luketen… jakiteko galdeketa bat egiten ari dira Lekeitioko Udalak kontratatu duen enpresa baten bidez. Hala ere, gazte guztiengana heltzea zaila dela-eta doako telefono zenbaki bat jarri dute gazteek bertara deitu eta euren egoera azaltzeko: 900 101 949.
Â
Emantzipazio planak etorkizunerako aukera berriak emango dituela azaldu du udalak, eta beraz, Lekeition erroldatuta dauden 18 eta 34 urte bitarteko gazte guztiak animatu dituzte parte hartzera. “Zure deiak gazteon etorkizuna hobetzen lagunduko du”, azpimarratu dute.