200 bat pertsonak egin dute Ermitarik Ermita martxaren ibilbide laburra
Aurten Ermitarik Ermita martxa egin ez dutenez, Aulestiko Urzabal Guraso Elkartekoen deialdiagaz bat eginez, martxa horretako ibilbide laburrean 200 bat lagun elkartu ziren, atzo [urriak 17]. “Balorazioa oso positiboa da. Giro oso ona sortu zen, eta ondo egon zen eguna. Eguerdian euri apur bat hasi zen, baina gero atertu zuen”, esan dute Urzabal Guraso Elkartearen kideek.
10:30ak aldera parketik irten eta San Paulo ermitan egin zuten lehenengo geldialdia, eta ostean, Santiago baselizaraino joan ziren. Handik Madalenara hurreratu ziren, eta hasitako leku berean amaitu zuten mendi irteera. Amaieran, parkean batu ziren partaideak.
Guraso elkartearen ordezkariek adierazi dute espero dutela datorren urtean Ermitarik Ermita martxaren antolatzaileek irteera antolatzea, eta 11 ermitek osatzen duten mendi martxa egin ahal izatea.
*Argazkiak: Urzabal Guraso Elkartea/HITZA