Besteak beste, Berriatuan, Lekeition eta Ondarroan egin dituzte protestak. Guraso eta umeek 10 minutuko eserialdiak egin dituzte ikastetxeen kanpoaldean. Irakasle batzuk ere protestara gehitu dira.
Eguenetik zapatura [urriak 14tik 16ra] bitartean ospatu den jaialdiaren arrakasta eta harrera ona azpimarratu dituzte antolatzaileek. Datorren urtekoa prestatzen hasi dira.
Unai Goitia aulestiarrak orga jokoan lortu du txapela eta Ane Urresti ondarrutarrak, berriz, txinga eroaten. Javier Urresti ondarrutarrari gutxigatik ihes egin dio txinga eroate txapelketak.
Zapatuan [urriak 16] hasi zen Euskal Herriko 31. Euskal Herriko Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketa Argiñetan. Soraluzeko San Andres taldeko Jose Gabriel Nuñezek bota zituen txirlo gehien.
Arbek Imanol Lopez atzelari zumaiarragaz irabazi du Hondarribiako Grand Slama. Berdinketa hausteko seta jokatu dute, eta 5-3 nagusitu zaizkie Aritz Erkiaga ispastertarrari eta Nicolas Etxeko bidartarrari.
Argazkiak, marrazkiak edo ordenagailuz egindako konposaketak bidali daitezke lehiaketara. Lanak aurkezteko azken eguna azaroaren 4a da.
Aizkolari mutrikuarrak 29 minutu eta 18 segundotan amaitu ditu lanak. Datorren denboraldian maila nagusian lehiatzeko aukerarik gabe geratu da.
Astebetean okerrera egin du Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoak. Ondarroa gune horian egotetik gune laranjan egotera pasatu da, eta Markina-Xemein 0 tasa edukitzetik gune horian egotera pasatu da. Joan den aste osoan 31 positibo erregistratu zituzten, duela bi aste baino 21 positibo gehiago. Erdiak baino gehiago Ondarroan erregistratu dituzte.