Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Planto egin diote ikastetxeetan maskara erabiltzeko derrigortasunari

Besteak beste, Berriatuan, Lekeition eta Ondarroan egin dituzte protestak. Guraso eta umeek 10 minutuko eserialdiak egin dituzte ikastetxeen kanpoaldean. Irakasle batzuk ere protestara gehitu dira.

Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/10/18

Lehen Hezkuntzako 6 eta 12 urte bitarteko haurrek jolastokian eta gorputz hezkuntzan ari direnean maskararik ez erabiltzeko aldarrikatzeko mobilizazioak egin dira gaur [urriak 18] Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Lea-Artibain, esaterako, Ondarroan (Zaldupen, Hondar Ahua guraso elkarteak deituta), Berriatuan eta Lekeition gurasoek eta umeek 10 minutuko eserialdiak egin dituzte ikastetxeen kanpoaldean. Irakasle batzuk ere protestagaz bat egin eta eserialdian parte hartu dute.

Berriatuarrak, protesta egiten.

Ondarroako Zaldupe eskola publikoaren jolastokian egindako protesta. Argazkia: Hondar Ahua guraso elkartea.

Deialdia Haurrak Ere Bai familien sareak egin du. “Ekintza honen helburua da 6-12 urte bitarteko umeek Lehen Hezkuntzan maskarak eramateko derrigortasunari ezetz esatea. Hau da, derrigortasun horri uko egitea. Beraien gurasoak gara, hezitzaileak, eta arduradun gisa ezetz diogu”.

Bestalde, Bizitza Plataformak deituta, hezkuntzan indarrean dauden “protokolo desegokiak” kentzeko eskatzeko ibilaldiak egingo dituzte barikuan [urriak 22] hiriburuetan. Zehaztu dutenez, Hezkuntza Sailen ordezkaritzetara egingo dituzte ibilaldiak. “Haur eta gazteen osasun fisiko eta psikologikoaren aurkako protokoloak kentzeko eskatzeko egingo dira ibilaldiak, adin horretan COVID-19agatik hiltzeko arriskua ‘txertoengatik’ hiltzeko baino askoz txikiagoa delako”.

Gaineratu dute Europako herrialde askotan txertoek sortutako miokarditisengatik Moderna baztertzen ari direla, baina Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan “ezer gertatuko ez balitz bezala” jarraitzen dutela diote, “Astrazenekarekin gertatu zen bezala”. Diotenez, ez dute inolaz ere onartzen 5-12 urte bitartekoei “txerto esperimentala” jartzea eta 12 urtetik gorakoek jolastokian maskara erabili beharrik ez edukitzea eta txikiek bai. “Uste dugu jokaera oso zikina dela 5-12 urteko txikiak txerto esperimentala jartzera behartzea, Vaers eta EMA medikamentuen agentzien arabera, txertoak milaka hildako eta bizitza osorako lesioak sorrarazi ditu eta. Txertoa ala maskara, onartuko ez dugun xantaia hutsa da”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.