2021/10/20

Aritz Erkiaga: "Emaitzen aldetik urte onena izan da, baina joko aldetik ez nago gustura"

Indarra, teknika, maisua, umila eta askoz gehiago da Aritz Erkiaga. Aurten bost txapelketa handietatik lau eta hiru master irabazita, Munduko Txapelketara begira dago aurrelari ispastertarra.

Markina-Xemeingo 43. Esku Pilota Txapelketako irabazleak erabakiko dira domekan

Zazpi final jokatuko dira, 10:00etatik aurrera, frontoi txikian. 70 pilotarik parte hartu dute aurtengo txapelketan.

Helmugakeko kideek euskal kostaldea zeharkatuko dute, Aspanovasen alde

Zapatuko 02:00etan Berriatuatik irten, Angeluraino joan eta euskal kostaldea zeharkatuz, handik Muskizera egingo dute. Muskizen kalean lo egin eta hurrengo eguneko 13:30ak aldera Berriatura heltzea aurreikusten dute.

'Bihotza Kate' Peru Abarka lehiaketaren album berria aurkeztuko dute

Barikuan [urriak 22] emango dute ezagutzera lan berria. Lehiaketako irabazleek, udal ordezkariek eta lehiaketaren antolatzaileek parte hartuko dute Esperantza aretoan egingo den aurkezpen ekitaldian.

Urriaren 31 da Arbide Eskalada Taldeko bazkide egiteko azken eguna

Orain arte 80 bazkide inguru batu dira egitasmora, eta erantzunagaz pozik daude. Bazkide egiteko bi era daude: indibiduala eta familiarra.

Udalerri euskaldunetako bulegoetan euskara lehenesteko konpromisoa hartu dute hiru finantza erakundek

Iraitz Lazkano Uemako lehendakariak esan du hitzarmena sinatu duten hiru finantza erakundeen jarrera "eredugarria" dela.

'Kabi'-ren heriotzaren urteurrena gogoratzeko ekitaldiak, Lekeition

Urriaren 25ean 30 urte beteko dira Kabi hil zela. Ekintzak domekan [urriak 24] egingo dituzte. Bertso bazkarirako txartelak Guzurmendin eta Galarrenan daude salgai.

Xemein eta Beheko Plaza abesbatzek kontzertu bateratua eskainiko dute

Markina-Xemeingo Mertzedeko elizan abestuko dute zapatuan [urriak 23], 20:15ean. Kontzertura joateko ez da aldez aurreko gonbidapenik hartu behar.

Konposta jasotzeko aukera edukiko dute eskualdeko herritarrek

Bosgarren edukiontzia ezarrita dagoen udalerrietako biztanleek hartu ahalko dute konposta.

Gehiago