Beti Jai elkarteak karta joko txapelketak antolatu ditu bazkideentzat
Txapelketetan parte hartu nahi dutenek, aldez aurretik eman behar dute izena, eta horretarako azken eguna zapatua [urriak 23] izango da.
Beti Jai jubilatuen elkarteak karta joko txapelketak antolatu ditu bazkideentzako. Tute, briska eta mus txapelketak datorren astean jokatuko dira: urriaren 25ean Mus Txapelketa, urriaren 26an Briska Txapelketa eta urriaren 27an Mus Txapelketa. Guztiak, 17:00etan hasita jokatuko dira Beti Jai elkartean bertan.
Txapelketetan parte hartu nahi dutenek, aldez aurretik eman behar dute izena, eta horretarako azken eguna zapatua [urriak 23] izango da. Ordutegi bat ere zehaztu dute izena emateko; 16:00etatik 18:00etara bitartean, Beti Jai elkartean.