'Kabi'-ren heriotzaren urteurrena gogoratzeko ekitaldiak, Lekeition
Urriaren 25ean 30 urte beteko dira Kabi hil zela. Ekintzak domekan [urriak 24] egingo dituzte. Bertso bazkarirako txartelak Guzurmendin eta Galarrenan daude salgai.
Jabi Goitia Elordi Kabi lekeitiarraren heriotzaren 30. urteurrena gogoratzeko ekimenak egingo dituzte domekan [urriak 24], Lekeition. Ekintzak Deustuko eta Lekeitioko herritar batzuen arten antolatu dituztela azpimarratu dute. Izan ere, Kabi bertan bizi zen.
Ekintzak. 12:30ean ekitaldia egingo dute plazan, Kabiren omenezko monolitoan. Ostean trikipoteoa egingo dute, eta 15:00etan bertso bazkaria egingo dute, ikastolan; Oihana Bartra eta Igor Elortza bertsolariek parte hartuko dute bazkarian. Bazkarirako txartelak Galarrenan eta Guzurmendin daude salgai.
Izatez, urriaren 25ean beteko dira 30 urte Kabi hil zela; 1991ko urriaren 25ean hil zen Bilboko San Ignazio auzoan.